XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Behi erraldoi batek egunean berrogeitamar balde esne emango dituelako! -oihukatu zuen Kranky jaunak, besoak batera eta bestera astinduz.

Oilo erraldoi batetik ehun oilo-frijitu afari atera daitezkeelako, eta zerri erraldoi batetik mila txuleta!

Ikaragarria duk, seme maitea!

Fantastikoa!

Honek mundua aldatuko dik!

- Baina itxaron piska batean, aita -esan zion Georgek berriro.

- Ez esan berriro itxaroteko!

Hemen ez zegok minuturik ere itxaroterik!

Oraintxe egin behar diagu geure egitekoa!

- Lasai, laztana -esan zion Kranky andreak, beste mahai-muturretik.

Eta ez jarri gurin gehiagorik oloari!

- Zakurraren putzera oloa! -oihukatu zuen Kranky jaunak, aulkitik jauzi eginez.

Tira, George!

Goazen!

Beste eltze bat medizina prestatuko diagu lehenik, proba gisa.

- Baina aita -Georgek-, arazoa zera da...

- Ez duk arazorik izango, mutiko!

Nola izango ditugu ba arazoak?

Atzo jarritako osagai berberak jarri behar dituk, besterik ez.

Eta hik hori egiten duan bitartean, nik guztiak idatziko dizkiat.

Eta horrela, errezeta majikoa eskuratuko diagu!